Hiria (definizioa eta kontzeptua)


KategoriakGeografia

Hiriak gune populatu handiak dira, biztanle dentsitate handiarekin, etxebizitzaz gainera gobernu, administrazio, hezkuntza eta merkataritzako funtzioak betetzen dituztenak, eraikin, ekipamendu eta azpiegitura konplexuekin hornitua, etxebizitza, hornidurak eta garraioa bermatzeko. Hirian bizi diren biztanleei hiritar deritze. Aipaturiko zerbitzuak hiritar edo bertako biztanleez gainera inguruko lurralde eta herrietako herritarrentzat ere eskaintzen ditu; horrela, hiriak zabaldu egiten du bere mugetatik haratago eta atrakzio-polo bilakatzen da, jarduera ekonomiko berrietarako aukeraz eskainiz. Beste alde batetik, beste gune populatuak ez bezala, hirien paisaia, hots paisaia urbanoa, bereziki jarraitua eta trinkoa da. Soziologikoki, hiriak pertsonen arteko gizarte harremanak, zentzu zabalean, errazten dituen gunea ere bada, mota guztietako jendea erakarriz eta horrela espazio soziologiko heterogenoea sortuz. Historikoki, hiriak merkataritzarekin eta gobernuarekin loturiko jarduerak modu efizienteagoan egiteko sortu ziren duela milaka urte, Mesopotamian, Ekialde Hurbilean eta Egipton; milaka urte geroago, Industria Iraultzak hirien garapena izugarri azkartu zuen; horren ondorioz, egun munduko populazioaren %70etik gora bizi da hirietan, eta joera hori goraka doa.

Ikus, gainera

 

273 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.