Demarkia edo estokokrazia ordezkari politikoak zozketaz hautatzen dituen sistema politikoa da. Lehen aldiz Antzinako Grezian asmaturiko sistema izan zen: Atenasen soilik zoriz aukeraturiko 500 kideko kontseilu batek oniritzia…

Urbanizazio barreiatua edo lausoa biztanlegoa eta jarduera ekonomikoak hiri nagusi batetik periferiara, inguruko eremuetara eta eskualdeko hiri ertain eta txikietara ere zabaltzen direnean garatzen den hiri sistema da, hiri lausoa deitzen dena dakarrena.
Historikoki, industria sektore trinkoa izan zen hirietan biztanleria hazkunde nabarmena gertatu zen XX. azken hamarkadetara arte, hiri sistema nuklearra sorraraziz, zeinaren adibide garbiena megalopolia den, beste jarduera ekonomiko eta zerbitzu guztiak ere bere baitan biltzen zituena, inguruko hiriak bigarren maila batean utziz eta kasu batzuetan hustuaraziz, megalopoliak zuen erakarmenaren eraginez.
Industria-krisiaren eta birmoldaketaren ondoren eta zerbitzuen sektorearen nagusitasunarekin batera sortutako hiri-hierarkia berria da, ezaugarri hauekin:
Beste hizkuntzetan: ingelesez, diffuse urbanization; gaztelaniaz, urbanización difusa.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.