Hiri segregazioa


KategoriakSoziologia

Hiri segregazioa hiri batean bizi diren hiritar eta haien familiak euren klase sozialaren, eta batzuetan euren jatorri edo arrazaren arabera, fisikoki bereizita bizitzea da, auzo edo auzune desberdinetan. Hiri segregazioa garatzeko faktore garrantzitsuena desberdintasun ekonomikoa da: auzune aberatsetan, etxebizitzaren prezioa gehiago garestitzen da, klase apaleko familiak uxatuz eta auzune pobreetara bultzatuz. Segregazioa berrelikatu egiten den fenomenoa da gainera, batzuetan politika publikoek ere indartu egiten dutena: auzune pobreetan etxebizitza prekarioagoak ere badira, zerbitzu publiko eta berdegune gutxiago daude eta horrek ahaltasun ekonomikoa duen jendea kanporatu egiten du, nahasketa soziala eragotziz horrela. Hiri segregazioak gatazka sozialak sorrarazten dituela ere frogatu da. Batzuetan, aberatsek auzune pobreak hartu ere egiten dituzte, eta pobreak handik kanporatu, gentrifikazio izeneko fenomenoaren bitartez.

Hiri segregazioari buelta emateko, politika publikoak elementu funtsezkoa dira, auzune pobreetan zerbitzu publikoak, arreta soziala eta bizitza-kalitatea bultzatuz eta auzune aberatsetan etxebizitza sozialak sustatuz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, urban segregation; gaztelaniaz, segregación urbana.

242 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.