Konurbazioak (konurbanizazioak)


KategoriakGeografia

Konurbazioa edo hiri-konurbazioa, konurbanizazioa ere deitua, hiri batzuen erabateko elkartzea da. Zehatzago, hiri batzuen aglomerazio mota bat da, hiri-eremu jarraitu gisa egituratua, hots, hiri batetik bestera tarterik uzten ez duena, sare polizentriko moduan antolatua (ikus hiri-sistemak eta hiri-hierarkiak), hiri nagusi edo zentro nabarmenik gabe. Historian zehar hiri hazkunde azkarraren ondorioz sortu badira ere, beraien arteko fluxu sozioekonomikoek garapen orekatu eta artikulatu batera eraman dute kasu batzuetan, hala nola Herbeherretako Randstad eskualdean, Amsterdam hiriaren inguruan, edo Alemania mendebaldeko Rurhko arroa. Patrick Geddes geografoak sortu zuen terminoa 1915 urtean. Euskal Herrian, Baiona-Biarritz-Anglet, alde batetik, eta Irun-Hondarribia-Hendaia konurbazioak (azken hau irudian) aipa daitezke adibide gisa.

 

 

Ikus, gainera

264 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.