Ginozentrismoa


KategoriakSoziologia

Ginozentrismoa (antzinako grezierazko om γυνή hitzetik -gunḗ, emakumea-) gizonek gizartean duten rola eta egin dituzten ekarpenak gaitzetsi eta salatu eta aldi berean emakumeen rol nagusia eta boterea aldarrikatu egiten dituen joera feminista da. Horren arabera, heteropatriarkatuaren bitartez botere, mendekotasun eta pribilegio sareak zabaldu eta emakumeak baztertzeaz gainera, gizonek gizarte bidegabe eta baztertzailea eratu dutela historian zehar. Generozentrismoaren bi aldaeretako bat da, androzentrismoarekin batera. Alternatiba gisa, ginozentrismotik emakumeen rol protagonista eta botere askatzailea aldarrikatzen da, gizonak  baztertuz. Zehatzago, feminista gizonzentristen arabera, emakumeek elkartasuna, lankidetza, zaintza eta maitasuna ekarriko lituzketre esfera publikora (emakumeek bizia emateko duten gaitasunari esker), gizonek historikoki ekarri dituzten lehia, indarkeria, heriotza, berekoikeria eta errepresioaren aurka. Ginozentrismoaren aurkako kritikak, patriarkatutik nahiz feminismotik bertatik, bere esentzialismotik eta sexu binarismotik garatu dira, estereotipo maskulino zein femeninoak indartzen dituela argudiatuz orobat.

238 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.