Esentzialismoa


KategoriakSoziologia

Esentzialismoa objektuak, entitateak eta fenomenoak esentzialak eta berezkoak direla baieztatzen duen gizarte zientzietako ikuspuntua da, haiek gizabanako, sistema sozioekonomiko, gizarte eta kulturen produktutzat hartzen ez dituena. Adibidez, ohikoa da sexualitatea, arrazismoa eta kapitalismoa justifikatzeko argudio esentzialistak baliatzea, sexu portaerak, jarrera arrazistak eta interes kapitalistak gizakiaren berezko ezaugarriak edo esentziak direla baieztatuz. Berdin gertatzen da diruarekin: ekonomian gutxi direla diruaren existentzia kolokan jartzen dutenak eta teoria ekonomiko gehienek dirua hor dagoen zerbait, naturalki, berez eta esentzialki suposatzen dute, esentzialistak dira alegia, ahaztuz badirela kulturak dirurik gabe bizi direnak. Esentzialismoa ikuspegi erredukzionista dela kritikatu ohi da. Esentzialismoaren aurkako ikuspuntua konstrukzionismo soziala da, subjektibitatea oinarrizko elementutzat hartuz gizarte gaien azterketan, eta funtsezkoa izan dena adibidez teoria feministatik zabaldutako sexu-genero bereizketan. 1 Hain zuzen ere, teoria feministan ikuspegi nagusi bi daude gizon-emakume bereizketari buruz: feminista esentzialisten arabera, gizona eta emakumea bi kategoria erreal dira, guztiz ezberdinak; konstruktibisten arabera, gizona eta emakumea kulturalki eratutako kontzeptu performatiboak diren bitartean. 

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Hird M. Essentialism. In: Encyclopedia of Social Theory. 2006th ed. SAGE; 2006:174-175.
279 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.