Generozentrismoa bi generoetako bat, izan maskulnioa izan femeninoa, nagusi edo funtsezkotzat hartzen duen ikuskera, ideia eta praktika sozialen multzoa da. Horren ondorio zuzena da generoetako batek bestearen gain nagusitasuna, boterea, kontrola, lehentasuna eta dominazioa eskuratzen dituela, hitz batean zentralitatea, bizitza sozial eta kulturala osatzen duten instituzioen eraketa eta garapena horretara moldatuz. Generozentrismoak bi aldaera ditu: androzentrismoa, zentralitatea gizonari ematen diona, eta ginozentrismoa, emakumeari ematen diona.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
AndrozentrismoaAndrozentrismoa gizona gizartearen eta kulturen zentro edo erreferentziatzat hartzen den ikuskera eta pentsaera da, gizakiaren eta pertsonaren eredutzat gizona hartuz eta emakumea eta horren ekarpenak ikusezin bilakatuz (ginopia)…
GinozentrismoaGinozentrismoa (antzinako grezierazko om γυνή hitzetik -gunḗ, “emakumea”-) gizonek gizartean duten rola eta egin dituzten ekarpenak gaitzetsi eta salatu eta aldi berean emakumeen rol nagusia eta boterea aldarrikatu…