Politika publikoak


KategoriakPolitika

Politika publikoak herrialde bateko gobernuaren ekimenez eta aukera desberdinen artean hark hartutako erabakiz gizarte arazoei irtenbidea eman eta hiritarren ongizatea garatze aldera aurrera eramaten diren ekintza, proiektu eta programen multzoa dira, gehienetan programa politiko baten inguruan, gobernuko alderdiak duen ideologiaren araberakoa, ardazten direnak, eta administrazio publikoen bitartez gauzatzen direnak. Politika publikoek estatuaren eta hiritargoaren artean gertatzen den hitzarmenaren kontraprestazioa osatzen dute, hiritarren ongizatea hobetzea helburu dutenak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, public policies; gaztelaniaz, políticas públicas.

166 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.