Biderkatzaileak (ekonomia)


KategoriakEkonomia

Biderkatzaile ekonomikoa gobernuek ekonomian diru-injekzioak egiten dituztenean, banku zentralek finantza-entitateeti mailegatu eta haiek berriz dirua enpresa eta partikularrei mailegatzeko (diru-biderkatzaileak), edota gastu publikoa gehitzen dutenean (keynestar biderkatzaileak), ekonomian gertatzen den kateango erreakzioa edo zeharkako efektuen batura da, ekoizpenak eta errentak bidertuz injekzio eta gastu gehikuntza horietatik abiaturik. Biderkatzaileen eragin ekonomikoa agente ekonomikoek eskura duten dirutik xahutu nahi edo xahutzeko prest dauden zatiaren araberakoa da. Halaber, biderkatzailearen eragina desberdina da gastu motaren arabera; esaterako, inbertsioan egindako gastu gehikuntzak efektu biderkatzaile handiagoa du partikularrei gastu korronterako ematen zaizkien diru-laguntzek baino, inbertsioak ekonomia osoan atzera eta zeharka duen eragina zabalagoa delako.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, multiplier; gaztelaniaz, multiplicador.

198 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.