Foruen abolizioa Hego Euskal Herrian


KategoriakHistoria

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako foruen abolizioa, foruen ezeztapena edo foruen deuseztatzea XIX. mendean zehar gauzatu zen (1841 eta 1876 mugarriak izanik), Espainiako estatu liberala eratzeko prozesuaren baitan. Euskal foruak Erdi Arotik lurralde horiek zituzten lege bereziak ziren, Espainiako beste lurraldeen aldean, bertako ohiturazko lege eta arauetan oinarrituta. Liberalismoak XIX. mendean aldezten zuen estatu zentralistarekin bateraezinak ziren foruak, liberalismoak aldezten zuen nazioko hiritar eta eskualde guztien berdintasun-idealaren aurkakoak. Ildo horretatik, foruen abolizioa lehentasun politikoa izan zen liberalentzat. Abolizio horren aurka, noski, euskal erakundeak eta herritarrak, haien autonomiaren eta izaeraren aurkako erasotzat hartu baitzuten beti foruen aboliziorako saiakerak. Eraso horien aurka, liberalen aurkakoak ziren absolutismoaren jarraitzaileekin, karlistekin alegia, bat egin zuten, haien ideologia ere baitaratuz, hala nola tradizionalismo erlijiosoa eta Eliza Katolikoaren pribilegioak. Karlistaldiak, gerra karlistak alegia, izan ziren foruak defendatzeko ekinaldi nagusiak, eta karlistaldietan karlistek galduta ere gertatu zen firuen abolizioa.

Foruen murrizketa eta aboliziorako lehen saiakerak 1820ko hamarkadan zehar gertatu ziren, Hirurteko Liberalean zehar, baina bereziki Maria Cristinaren erregeordetzan zehar, Lehen Karlistaldiaren testuinguruan. 1839an Bergarako Besarkadaren ondorioz, foruak berretsi egin ziren, baina 1841eko dekretu batek, Espartero jeneraleren erregeordetzan, foruak ezeztatu zituen, azkenik, 1844an partzialkii berriz ere indarrean sartu ziren arte. 1850 eta 1860ko hamarkadetan zehar, foruak lehen mailako eztabaidagai politikoa izan zen Hego Euskal Herrian eta Espainian. Seiurteko Demokratikoan foruen murrizketa areagotu egin zen, foru pasea bertan behera utziz besteak beste. Eraso horiek Hirugarren Karlistaldia piztu zuten 1872-1876 bitartean, baina karlistek hura galdura, foruen abolizio erabatekoa aldarrikatzen zuen legea plazaratu zen 1876 urtean, 1878 urtean euskal probintziekin kontzertu ekonomikoa adostu bazen ere. Foruen abolizioak etsipen sentimendu kolektiboa eragin zuen Hego Euskal Herria osoan, euskal abertzaletasun mugimendua abiarazi zuena hurrengo urteetan, Eusko Alderdi Jeltzalearen alderdiaren sorrerarekin Sabino Aranaren eskutik, foruak, euskotarren komunitatea eta nazioa eta ultrakatolizismoa aldarrikatuz, Espainiaren eta liberalismoaren aurka.

397 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.