Kontzertu ekonomikoak espainiar estatuaren eta Hego Euskal Herriko foru ogasunen arteko akordioak (kontzertuak) dira, zeinen arabera foru ogasunek estatu mailan ezarritako zergak bildu eta kudeatu, eta estatuak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan burutzen dituen administrazio eta zerbitzuen trukean haietatik kupo izeneko diru kopuru bat jasotzen duen. Antzinako euskal foruetatik eratortzen den pribilegioa da, batzuen arabera, eta eskubide historikoa, besteen arabera.
Azken guda karlistak ekarri zuen euskal foruen deuseztapenaren ondoren, 1876 urtean, estatuak Bizkaiko Foru Diputazioarekin adostu zuen lehenengo kontzertu ekonomikoa, 1878 urtean. Berehala bat egin zuten Araba eta Gipuzkakoa diputrazioek. Kontzertua berritu egin zen 1887, 1894, 1906 eta 1925 urteetan baino Francoren diktaduraren garaian bertan behera geratu ziren, Arabakoa eta Nafarroakoa salbu, harik eta espainiar trantsizioan kontzertu ekonomikoak berreskuratu zairen arte, Euskadi eta Nafarroako autonomia-estatutuekin batera.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Politika ekonomikoaPolitika ekonomikoak estatu batek herrialdeko ekonomian esku hartzeko (ikus, interbentzionismo ekonomikoa) hartzen dituen erabakiak eta burutzen dituen ekintzak dira, bereziki hazkunde ekonomikoa suspertu, enplegua sortu eta inflazioa kontrolatzeko.…
Errenta-politikaErrenta-politika gobernuek aurrera eramaten dituzten politika ekonomiko mota bat bat da. Familien eta beste agente ekonomikoen errentan nahiz faktore desberdinen arteko errentaren banaketan eskuhartzea bilatzen du. Horretarako dituen…
Koiuntura ekonomikoaKoiuntura ekonomikoa une jakin batean edo epe laburrean eskualde edo herrialde batek azaltzen duen egoera ekonomikoa da. Hainbat faktorek edo elementuk osatzen dute, hala nola inflazioa, langabezia-tasa, enpresen…