Basailutza Erdi Aroko nobleen arteko mendekotasun harreman bat zen, maila beheragoko nobleak, jauntxoak, maila goragoko jaun edo nobleekin, maiz erregearekin, lotzen zituena (ikus, eskubide feudalak). Horren arabera, basailuak…

Monarkia batean, erregeordetza legezko eta benetazko erregeak edo erreginak bere kargua garatzeko ahalmenik izan ez, eta bere ordez beste batek monarka karguaren ardura hartzen duenean gertatzen den egoera da. Erregeordetza erregea edo erregina adin txikikoa, gaixo edo bere buruaren jabe izaetagatik gertatzen da normalean. Erregeordetzaren ardura hartzen duen pertsona erregeordea da, eta normalean errege-erreginaren aita, ama edo horren senitarteko bat izaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, regencia.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.