Badira Euskal Herria eta Iberiar Penintsula heltzen diren aire-masa ohiko edo tipikoak, bertako eguraldia eragiten dutenak. Urtaroaren arabera, heldu eta atmosferan nagusitzen diren aire-masak desberdinak dira:
Udan
Eguraldi lehor eta beroa izaten da, Azoreetako antizikloia iparrera mugitu eta fronteen etorrera eragozten duelako. Euskal Herrian, ipar mendebaldeko haizea izaten da, itsasokoa, Azoreetako antizikloiaren erlojuaren noranzkoko zirkulazioaren eraginez, hezetasuna eta bero sargoria eragiten duena. Ipar Afrikako antizikloien eragina ere izaten da, oso haize lehorrarekin. Beroaren eraginez, ekaitzak ere sortzen dira, bereziki atmosferako goi aldean, aire hotza sartzen denean.
Udazkenean eta udaberrian
Eguraldi aldakorra izaten da, neguko eta udako egoerak tartekatuz, baina orokorrean ohikoa da Mendebaldetik Atlantikoko fronte eta denboraleen etorrera, aldiro, euria dakartenak. Penintsulan antizikloia dagoenean, Atlantikoan dauden depresioak blokeaturik geratzen dira Atlantikona, Galiziatik gertu, eta hegoladeko haizeen erregimena ekarri ohi dute Euskal Herrira, tenperatura epelekin eta hezetasun gutxirekin, foehn efektuaren eraginez. Mediterraneo aldean, tanta hotzak izaten dira, euri jasa handiak eta uholdeak eragiten dituztenak, bereziki udazkenean.
Neguan
Jet stream izeneko fluxua jaitsi eta Azoreetako antizikloia hegoaldera mugiarazten du, Atlantikoko eta iparreko fronteei bidea irekiz horrela. Batzuetan, Europa ekialdeko antizikloiak ekialdeko aire-masa ekartzen du, eguraldi eguzkitsu eta lehorrarekin, baina aldi berean oso hotza.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
LapitxuriLapitxuri Urdazuri ibaiaren adarra da, Dantxarinean sortzen dena, Nafarroa Garaiaren eta Lapurdiren arteko mugak. Ainhoa eta Ezpeleta herriak zeharkatzen ditu.
Euskal oasiaEuskal Herriko historia politikoan, euskal oasia (gaztelaniaz, el oasis vasco) Euskal Herria, edo mugatuago Euskadi (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba), Espainiatik politikoki eta sozialki bereizteko ekimen eta ahaleginen multzoa…