Bezeroen fidelizazioa enpresa batek bezeroek enpresa eta markarerkiko duten jarrera sendotu, iraunkor bihurtu, bezeroak enpresako produktuak erosteko probabilitatea gehitu (salmentak errepikatuak - ikus, bezero-kuota - eta gurutzatuak) eta azkenean bezeroa enpresako produktuen preskriptore moduan joka dezan planifikatu eta burutzen diren estrategia, erabaki eta jardueren multzoa da. Harreman-marketinaren barruan garatzen den estrategia da. Fidelizazio-estrategiaren arrakastak produktuei gainprezioa jarri, lehiakideen sarrera eragotzi eta bezeroak eskuratu eta atxikitzeko kostuak murrizten ditu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, customer loyalty, customer retention; gaztelaniaz, fidelización de clientes.
Loturiko artikuluak
Makroingurunea eta mikroinguruneaMarketinean, makroingurunea eta mikroingurunea enpresaren merkatuko harremanetan, hala nola bezeroekin eta hornitzaileekin baina baita beste eragile batzuekin ere, eragina duten kanpoko (inguruneko) faktore multzoak dira. Enpresak makroingurunera eta…
Salmenta gurutzatuakSalmenta gurutzatuak enpresa batek produktu nagusi batekin batera saltzen dituen produktu horren osagarriak dira, hala nola argazki kamara saltzearekin batera, tripode bat saltzea lortzen denean. Salmenta gurutzatuek enpresaren…
Estrategiak (enpresa)Estrategia kontzeptua joko-teoriatik ekarri zen management edo kudeaketa arlora, XX. mendearen erdialdean joko-teoria garatzen ari zenean, estrategia aurkari edo lehiakidearen aurka helburuak lortzeko ekinbide edo aukera posible gisa.…