Bezeroen fideltasuna (kontsumitzailearen fideltasuna)
Bezeroen fideltasuna enpresak bere bezero eta bezero izandakoekin epe luzerako harremanak atxikitzeko duen gaitasuna da, bereziki enpresaren produktu eta zerbitzuak behin eta berriz eskuratu eta lehiakideengana jo ez dezaten saiatuz. Bezeroen fideltasuna bezeroak enpresarekin izan duen esperientziaren emaitza da funtsean, baina enpresak hainbat ekimen gara ditzake fideltasun hori sustatzeko, fidelizazioaren bitartez. Beste hizkuntzetan: ingelesez, customer loyalty; gaztelaniaz, fidelidad del cliente, fidelidad del consumidor.
Ikus, gainera