Bezeroen fidelizazioa


KategoriakEnpresa

Bezeroen fidelizazioa enpresa batek bezeroek enpresa eta markarerkiko duten jarrera sendotu, iraunkor bihurtu, bezeroak enpresako produktuak erosteko probabilitatea gehitu (salmentak errepikatuak - ikus, bezero-kuota - eta gurutzatuak) eta azkenean bezeroa enpresako produktuen preskriptore moduan joka dezan planifikatu eta burutzen diren estrategia, erabaki eta jardueren multzoa da. Harreman-marketinaren barruan garatzen den estrategia da. Fidelizazio-estrategiaren arrakastak produktuei gainprezioa jarri, lehiakideen sarrera eragotzi eta bezeroak eskuratu eta atxikitzeko kostuak murrizten ditu.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, customer loyalty, customer retention; gaztelaniaz, fidelización de clientes.

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.