Estatu akonfesionala erlijio guztiekin neutraltasunez eta inpartzialtasunez jarduten duen estatua da, erlijio ofizialik ez duena, baino aldi berean erlijioa bizitza publiko eta politikotik osagai garrantzitsutzat hartzen duena, hala…
Estatu liberala edo erregimen liberala Antzinako Erregimena deuseztuz, hasiera batean Europan eta Ameriketako Estatu Batuetan XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mendearen hasieran garatu ziren estatu eta erregimen politikoak izan ziren, maiz Iraultza Liberal batetik eratuak (bereziki Frantzian, 1789ko Frantses Iraultzarekin), giza eskubideak, demokrazia, hiritarren askatasunak, maila politikoan nahiz ekonomikoan, botere banaketa, legalitate printzipioa eta konstituzionalismoa ardatz gisa hartzen zituztenak. Egungo estatu moderno gehienek erregimen liberal horien jarraipen edo ondorio zuzena dira. Estatu liberalen eraketak garai horretan Industria Iraultzaren inguruan zabaltzen ari zen kapitalismoaren garapen beharrei erantzuten zien zuzenean, bereziki merkatu askeari ate guztiak irekiz eta estatuaren interbentzionismoa arlo ekonomiko eta sozialean minimotuz burgesiaren mesedetan.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.