Gizarte ongizatea herritarren bizitza kalitatea eratzeko prozesua da, estatuen eta beste erakundeen eskutik, bereziki gabezia, eskasia eta kalteberatasun egoeran dauden kolektiboei zuzendua. Prozesu soziala eta globala da, politikoa…

Konstituzionalismoa estatu baten eraketan estatuaren botereak mugatzea eta herritarren askatasunak bermatzea aldeztu eta lehenesten dituen doktrina politikoa da, Konstituzio izeneko arau goren baten bitartez. Ildo horren zabal baitan, konstituzionalismoaren zenbait aldaera bereizten dira, hala nola konstituzionalismo liberala, herritarren askatasunak nabarmenduz, eta konstituzionalismo soziala, berdintasuna eta gizarte ongizatea, eskubide sozialak alegia, lehenetsiz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.