Estatistikoak (estadigrafoak)


KategoriakEstatistika

Estatistikan, estatistikoak edo estadigrafoak lagin bateko ezaugarriak jasotzen dituzten neurriak dira, lagineko datuekin kalkulatzen diren formulak nolabait esateko, lagin horiek erauzi diren populazioen ezaugarriei buruz zerbait jakiteko erabiltzen direnak. Estatistikoak populazio eta probabilitate-banaketa bateko parametro estatistikoak estimatzeko ere erabiltzen dira, eta orduan estimatzaile edo zenbatesle deitzen zaie. Horretarako, estatistikoek datuek eskaintzen duten informazioa laburtu egiten dute, formula baten bitartez, datu-multzo osoa laburtzen duen neurri bat emanez. Estatistiko baten adibide sinpleena batezbesteko aritmetiko sinplea da, datu multzo osoaren ordez, balio bakar bat ematen duena, datu multzo osoaren zentro neurri gisa, edota populazioaren batezbestekoaren estimatzeko (eta orduan estimatzaile gisa erabiltzen dela esango dugu).

Estatistiko deskribatzaileak lagin bateko datuen ezaugarriei buruz informatzen dutenak dira; kontrasterako edo probarako estatistikoak, berriz, populazio bateko hipotesi bat baieztatu edo ezeztatzeko erabiltzen direnak dira.

Lagin estatistikoen balioak aldakorrak dira lagin batetik bestera, eta ondorioz lagin banaketa bat dagokie, lagin bakoitzak suertatzeko duen probabilitatearen arabera. Lagin banaketa horiek funtsezkoak dira inferentzia estatistikoan, parametro estatistikoari buruzko konfiantza-tartea eratu eta proba estatistikoak ebazteko.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, sample statistics; gaztelaniaz, estadísticos muestrales.

Ikus, gainera

276 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.