Batezbesteko aritmetiko sinplea datu kuantitatiboen multzo baten zentroa adierazten duen estatistiko bat da.
datuetarako honela adierazi eta kalkulatzen da:
![Rendered by QuickLaTeX.com \[\overline{x}=\frac{\sum_{i=1}^{n}x_i}{n}=\frac{x_1+x_2+\ldots+x_n}{n}\]](https://gizapedia.hirusta.io/wp-content/ql-cache/quicklatex.com-2c09ff6a03f0dfa6109d8954d6ab0fbc_l3.png)
Zentro neurri gisa, batezbesteko artimetikoaren bitartez datu multzo osoa balio bakar batez ordezten dugu. Adibidez, ikasle talde baten kalifikazioak 4, 6, 3 eta 7 badira, batezbesteko aritmetikoa (4+6+3+7)/4=5 da, eta esango dugu ikasleek batez beste 5 puntuko kalifikazioa dutela.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Zenbaki handien legeaEstatistikan, zenbaki handien legeak lagin bateko datuen batezbesteko aritmetikoak, lagina handia denean, populazio osoko batezbestekoarekin edo batezbesteko teorikora (esperantza matematikora) hurbiltzeko joera duela baieztatzen duen teorema da. Hasierako…
Esperantza matematikoaEsperantza matematikoa, itxaropen matematikoa, esperotako balioa edo itxarondako balioa, zorizko aldagai baten batezbestekoa da, epe luzera batezbeste gertatuko den balioa, espero daitekeena, adierazten duena. Adibidez, txanpon bat botata,…
Erdigunerako neurriak (joera zentraleko neurriak)Estatistikan, erdigunerako neurriak, zentro-neurriak, zentralizazio-neurriak, zentro-joerako neurriak edo joera zentraleko neurriak (batzuetan zentralizazio-parametroak ere esaten da, parametro estatistikoa beste zerbait den arren) datuak zein balioren inguruan biltzen diren…