Say-ren legea, merkatuen legea ere deitua, 1803an Jean-Baptiste Say frantses ekonomilari klasikoak plazaraturiko teoria da, ekonomia klasikoaren oinarrizko axioma edo baldintzatzat hartzen dena. Say-ren legearen arabera, eskaintzak neurri…

Ekonomia klasiko edo ekonomiaren eskola klasikoa XVIII. mendean Adam Smith abiarazi eta XIX. mendean beste ekonomialari batzuek, haien artean David Ricardo, Jean-Baptiste Say, Malthus, John Stuart Mill eta James Stuart Mill, jarraitu zuten eskola ekonomikoa da. Eskola klasikoak epe luzera merkatuaren dinamika orekazkoa dela baieztatzen du, esku ikusezinaren ideia aldeztuz, Sayren legean ("eskaintzak bere eskaera sortzen du") eta laissez faire printzipioan oinarriturik. Horrela, orokorrean liberalismo ekonomikoaren aldeko korrontea dela esan daiteke, merkantilismoaren eta beste politika interbertzionisten aurkakoa. Ekonomia klasikoaren arabera, dirua bitarteko besterik ez da, ekonomia estaltzen "errezela", eta dinamika ekonomikoan eraginik ez duena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.