Merkatu-ekonomia edo merkatuko ekonomia agente ekonomikoek euren erabaki askeekin (ikus, merkatu askea) ondasun guztien prezioak eta ekoizpenak finkatzen dituzten sistema ekonomikoa da, haiek osatutako eskariaren eta eskaintzaren arteko interakzioaz. Merkatu-ekonomia beraz, ekonomia planifikatu eta zentralizatuen aurkako kontzeptua da, ekonomiaren bilakaera agente ekonomikoen lukroaren eta utilitatea maximotzeko asmoaren mendean uzten duena, esku ikusezina delako mekanismoaren bitartez ekonomia orekara helduko delakoan, estatuaren eskuhartzerik gabe (ikus, interbentzionismo ekonomikoa). Hartara, merkatu-ekonomia kapitalismoa garatzen den marko ekonomiko teoriko ideala da, agente ekonomikoen ekimen guztiz askea, jabetza pribatua eta etekinak maximotzeko askatasuna bermatu eta bideratu egiten dituena. Idealtasun hori ordea erabat faltsua da, kapitalismoak sorrarazten dituen desberdintasun ekonomikoek eta bestelako arazoek erakusten dutenez.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, market economy; gaztelaniaz, economía de mercado.
Loturiko artikuluak
Interbentzionismo ekonomikoaAgian interbentzionismo politikoari buruz bilatzen ari zinen, baina hau interbentzionismo ekonomikoari buruzko artikulua da. Interbentzionismoa, zehatzago interbentzionismo ekonomikoa, ekonomian estatu edo sektore publikoaren eskuhartze aktiboa eta eskuhartze hori…
Merkatu-botereaEkonomian, enpresa baten merkatu-boterea edo merkatu-indarra merkatuak berak erabakitako prezioak jartzeko duen ahalmena da. Monopolioa da enpresa bati merkatu-boterea handiena ematen dion merkatu-egitura. Konkurrentzia askean enpresek ez dute…
Merkatu askeaMerkatu askea edo librea, lehia askea edo konkurrentzia askea ere deitua, produktu eta zerbitzuen prezioak eskariaren eta eskaintzaren bitartez ezartzen diren egitura ekonomikoa da, estatuaren eskuhartze zuzenik gabe.…