Kolonoak Erromatar Inperioko gizon libreak ziren, baina beste toki batetik etorrita nekazaritzan jarduten zuenak, jaun edo ugazaba bati lurra alokairuan hartuz. Jaun edo ugazabaren eta kolnooen arteko erregimenari…
Erdi Aroan bereziki eta batzuetan Antzinako Erregimena XVIII. mendearen bukaerara arte, jaurgoa (gaztelaniaz, señorío), lurralde eta pertsona talde baten gainean agintari noble batek, jaun edo jauntxoak alegia (hortik jaurgo hitza), lurralde batean zuen aginpide edo boterea zen, territoriala, lurraldearen jabetza edukita, edo jurisdikzionala, lurraldearen gainean eskumen batzuk atxikiz. Jaurgoak eta feudoak maiz egin zuten bat Erdi Aroan, baino errealitate desberdinak ziren hertsiki, feudoa basailutzatik eratorrita, lurralde batean, feudoan alegia, jopuen gaineko mendekotasun-harremana zelarik, jaurgoa lurralde baten gainean zuen agintaritza baino ez zen, basailutza eta joputza harremanik gabe izan zitekeena, hala nola alodioen inguruan eratutakoa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.