Zuzenbidean, ekintza juridiko bat atzeraeraginezkoa dela esaten da iraganean efektuak sorrarazten dituenean. Adibidez, autobusean txartelik gabe bidaiatzeari zigorra kentzen dion legea atzeraeraginezkoa da, iraganean txartelik gabe joan eta…

Zuzenbideak, eskubide besterenezinak eta ondasun besterenezinak hirugarren pertsona bati besterendu, eskualdatu edo transmititu (saldu, laga, eman, ...) ezin dakizkiokeen haiek dira. Definizioz besterenezinak dira eskubide pertsonalak, pertsona bakoitzari pertsona izateagatik dagozkionak, hala nola giza eskubideak. Besterenezinak dira, halaber, pertsona bat identifikatzen duten agiriak eta kargu publikoak. Ondasun besterenezinak dira, berez, ondasun publikoak (kaleak eta espazio publikoa orokorrean) eta ondasun libreak (hondartzak, airea, itsasoa, ...).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, derechos y bienes intransferibles, inalienables.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.