Esku hilak (esku mortuak) edo lur amortizatuak


KategoriakHistoria

Esku mortuak edo esku hilak (latinez, mortua manus), lur amortizatuak ere deituak,  Erdi Aroko eta Antzinako Erregimeneko jabetza edo ondasunak ziren, gehienetan ondasun higiezinak (lurrak, etxeak, ...), saldu edo inola ere ez besterendu ezin zitezkeenak (hortik dator, hain zuzen, esku hilen izendapena), instituzio jakin bati lotuak izateagatik, bereziki Elizari, edota jaurgo baten mendean maiorazko izeneko instituzioaren bitartez. Esku mortuetan zeuden  lurrak orokorrean ez ziren laboratzen, kleroak eta dirudun jendeak haietatik etekina ateratzeko zegoen interes eskasagatik, eta horrek eragotzi egiten zuen eskualde askotako aurrerapen ekonomikoa. Espainian XIX. mendean izandako desamortizazio prozesuek lur horiek espropiatu eta salgai jarri zituzten, horiei etekina aterako lieketen nekazarien eskuetan jartze arren. Azkenean, ordea, lur horiek oligarkiak bereganatu zituen eta ez zen lortu nekazarien klase ertaina garatzea, nekazariek jarraitu baitzuten lurjabe handientzat kondizio penagarrietan lan egiten. Maiorazkoaren kasuan, lurren deslotzea ezarri zen lur horiek esku hiletatik kanpo uzteko; horren ondorioz nobleen esku zeuden lur asko merkatuan jarri eta haien prezioa asko igo zen, nobleak izan zirelarik prozesu horretan etekin handiena atera zutenak.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, manos muertas.

269 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.