Egonkortasun ekonomikoa edo egonkortasun makroekonomikoa herrialde edo eskualde bateko aldagai makroekonomiko nagusiak gorabehera handirik gabe bilakatu eta elkarren artean orekan daudenean gertatzen den egoera da. Hain zuzen ere,…
Egonkortasun Plana edo Egonkortze Plana 1959 urtean Francoren diktadurak dekretu bidez agindu zituen neurri ekonomikoen multzoa izan zen, 1939 urtetik garatu zen autarkia politikoa baztertu eta liberalizazio ekonomikoa bultzatu zuena, Espainiako egoera ekonomikoa hobetu eta hazkunde ekonomikoa sustatze aldera. Neurri horien artean, inportazioen eta kanpoko inbertsioaren sustapena, pezetaren bihurgarritasuna eta dolarrarekiko truke tasaren gehikuntza (dolarreko 42 pzetatik 60 pezetara), zeinari esker atzerriko kapital asko sartu zen, soldatak izoztea, interes-tasak igo eta kredituak murriztea inflazioaren aurka jarduteko, gastu publikoa murriztea eta zergak igotzea. 1959-1960 urteetan Egonkortasun Planak atzeraldi ekonomikoa ekarri eta langabezia gehitu zuen, baina epe ertain eta luzera ondorio positiboak izan zituen, 1960ko hamarraldiko hazkunde ekonomiko tasa altuekin, seguru asko posible izan zena nazioarteko aurrerakada ekonomikoari eta espainiar joankinek Europatik ekartzen zituzten ditu-emariei esker.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, Plan de Estabilización.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.