Kontingentzia-plana


KategoriakEnpresa

Kontingentzia-plana erakunde batean ezusteko egoera batean sor daitezkeen arazo, oztopo eta larrialdiak aurreikusi eta horietarako jardun-protokoloak (arazo horiek aurreikusi, saihestu eta ebatzi egiten dituzten jarduera konkretuen multzoak alegia) zehazten dituen plana da, beharrezko baliabide materialak eta giza baliabideak ezarriz. Adibide gisa, kontingentzia-planak stock-hausturak, langilegoaren gaixotasunak, finantzazio-arazoak eta abar aurreikusteko erabil daitezke.

Kontingentzia-planak hiru atal barnehartu behar ditu:

  • prebentzio-neurriak, ezusteko egoera horiek gauzatu ez daitezen;
  • arazoek ekar ditzaketen kalteak arintzeko-neurriak;
  • egoera normalera itzultzeko neurriak.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, contingency plan, backup plan; gaztelaniaz, plan de contingencia.

160 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.