Mailegua edo mailegu-kontratua bi pertsonen arteko kontratua, non pertsona batek (mailegu-emailea) beste pertsona bati (mailegaria) diru-kopuru jakin, zehatz eta finko bat (printzipala edo maileguaren zenbatekoa) uzten dion ,…

Kredituak, kreditu-kontuak, kreditu-lerroak eta kreditu-polizak ere deituak, gehienezko diru-kopuru bat kreditu-hartzaile baten eskura jartzen diren finantza-eragiketak dira, hartzaileak kopuru horretatik nahi duen dirua erabil dezan. Kredituak eta maileguak bereizi beharra dago: maileguetan diru-kopuru jakin bat, oso-osorik uzten zaio hartzaileari, baina kredituetan diru-kopuru batetik nahi edo behar duena soilik hartzen da. Beraz, maileguetan ez bezala, interesak kreditutik erabilitako diru-zatiagatik soilik ordainduko dira, eta ez eskura jarritako diru-kopuru osoagatik (hala ere, kredituetan ere posible da kredituaren zenbateko osoagatik interes txiki bat ordaindu behar izatea). Halaber, epemugan erabilitako dirua bakarrik itzuliko da, maileguan utzitako diru-kopuru osoa itzuli behar den bitartean.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.