Estatistikan, karratuen batura balio batekiko diskrepantzia, distantzia edo desadostasuna neurtzeko erabiltzen den neurria da. Adibidez, 1,3 eta 6 balioek 4 balioari buruz duten diskrepantzia neurtzeko, hau kalkulatuko genuke:[latexpage]…
Estatistikan, doikuntzaren egokitasuna edo doikuntzaren ontasuna datuak aurrez ezarritako edo estimatutako eredu estatistiko batera doitzen diren zehazten duten metodoen multzoa da, egokitasun horren estatistiko edo neurri bat emanez, esaterako karratuen batura bat kalkulatuz, eta horretan oinarrituta, eredua datu horietarako egokia den neurtuz edo erabakiz. Adibidez, txanpon bat orekatua dela eta beraz bi aldeek probabilitate berdinak dituztela ( p[x]=p[0]=1/2 ereduari jarraiki) erabakitzeko doikuntza-probak erabiltzen dira; erregresioan berriz, eratutako erregresio-zuzena datuetara zenbateraino doitzen den neurtzeko, mugatze-koefizientea erabiltzen da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, goodness of fit; gaztelaniaz, bondad de ajuste.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.