Balidazio gurutzatua
Balidazio gurutzatua, balioztapen gurutzatua edo baliozkotze gurutzatua eredu baten balidazioa, datuetarako egokitasuna eta iragarpenerako fidagarritasuna alegia, aztertzeko metodo estatistikoa da. Balidazio gurutzatuzko hainbat metodo dauden arren, orokorrean esan daiteke balidazio gurutzatuak datu multzoa bi ataletan banatu, eta atal bateko datuak (training data, entrenamendu edo ikaskuntzarako datuak) harturik eredu estatistiko bat estimatu eta beste ataleko datuetan (*validation data, *proba- edo balidazio-datuak) iragarpenak egiteko erabiltzen du, iragarpen horiek atal horietako datu errealekin alderatuz, iragarpen-errorea, estimazio-errorea edo ereduaren doikuntzaren egokitasuna (sortutako errore orokorraren neurri bat) zehazte aldera. Datu-banaketa modu desberdinetara burutuz, ereduaren zehaztapen desberdinak eskuratzen dira, eta haietatik errore txikiena sorrarazten duena aukeratzen da iragarpenak egiteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, cross validation; gaztelaniaz, validación cruzada.