Demografia giza populazioen ikerketa zientifikoa da, bereziki haien adin- eta sexu-banaketa, bizitokia, egoera zibila, familietan nola biltzen diren, hezkuntza-maila eta jarduera. Bestalde, giza populazioak era estatikoan (une jakin batean) zein dinamikoan (denboran zehar) azter daitezke. Ikuspuntu dinamikotik, giza populazioen aldaketak hiru faktore hauengatik soilik aldatzen dira: jaiotzak, heriotzak eta migrazioak. Populazio-zentsuak antzinatik egin badira ere, demografia zientifikoaren hastapena XVII. mendeko Londresen izan zen, non John Graunt-ek hiriko heriotzak eta jaiotzak aztertuz populazioaren tamainari buruzko inferentziak egin zituen; beranduago Edward Halley-ri zor zaio lehen heriotza-taularen eraketa. Demografiak eragin zuzena du gizarteko hainbat arlotan; adibidez, demografiaren eta ekonomiaren lotura Thomas Malthus-ek (1766-1834) egin zuen lehen aldiz, giza populazioaren mugarik gabeko hazkundeak pobretzea eta azkenean hondamendia ekarriko zuela aurresanez.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Bizi-itxaropenaBizi-itxaropena herrialde edo eskualde bateko pertsona batek biziko den urte kopuruaren estimazioa da, batezbesteko baten bitartez kalkulatua adin bakoitzean hiltzeko probabilitateetan oinarrituz, eta probabilitate horiek etorkizunean mantenduko direla…
Trantsizio demografikoa (iraultza demografikoa)Trantsizio demografikoa, batzuetan iraultza demografikoak ere deitua, ugalkortasun eta heriotza tasa altuetatik tasa baxuetara igarotzen deneko prozesu edo erregimen demografikoa da. Prozesu horretan desoreka demografikoa gertatzen da: hasieran, heriotza…
Erregimen demografikoakErregimen demografikoak eskualde edo herrialde batean gertatzen diren aldi edo etapa historikoak dira, demografia edo populazioaren bilakaera berezia dutenak. Ohikoa da bereiztea erregimen demografikoa zaharra alde batetik, jaiotza eta…