Biztanleria-piramideak (populazio-piramidea, adin-sexu piramideak)


KategoriakEstatistika

Demografian, biztanleria-piramidea, populazio-piramideakadin-sexu piramidea edo piramide demografikoa herrialde edo eskualde batean gizon eta emakumeen kopuruak adin (0, 1, 2, ...., 99, 100 urte, ...) edo adin-tarte desberdinetan (0-4 urte, 5-9 urte, ..., 95-99 urte, ...; gehienetan) jasotzen dituen biztanleriaren egitura da, ardatz bertikalean ezartzen diren adin-tarteetarako kopuru horien adinako barra horizontalak erabiliz alde banatara bi sexuetarako. Finean, adinen histograma bikoitza besterik ez da, bi sexuetarako. Piramide izenak diagramak erakutsi ohi duen formari egiten dio erreferentzia, adin txikietarako kopuru handiak, piramidearen oinarrian, eta adin handiagoetarako orokorrean kopuru txikiagoak, adinak aurrera egin ahala heriotzak direla kausa, kopuruak murrizten doazelako.

Piramideen bitartez eskualdearen iragan, egungo egoera eta etorkizun demografikoa azter daiteke. Adibidez, adin-tarte batean ikus daitezkeen ebakiak edo hutsuneak, iraganean izandako gerra edo bestelako kalamidadearen aztarna izan daiteke; adibidez, 60 urteko jendearen inguruko ebakiak duela 60 urteko gerra bat utz dezake agerian, gerretan jaiotze-tasa txikiagoa baita. Halaber, biztanleriaren etorkizuna aurresateko ere erabil daitezke; adibidez, oinarri estuko eta gailur zabaleko piramideek biztanleria zaharra adierazten dute, epe luzera gutxitzeko joera izango duena.

288 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.