Jaiotza-kontrola giza ugalketa mugatu eta eragozteko hartzen diren neurrien multzoa da, bereziki estatuko instituzioen hartutako erabaki eta ekintzen bitartez garatutakoa. Maila indibidualean gertatzen denean, familia plagintza izena hobesten da. Antisorkuntza edo kontrazepzioaren aldeko politikak, abortuari eta esterilizazioari buruzkoak eta beste neurri sozial eta ekonomikoak (diru-laguntzak, debekuak, ...) biltzen ditu bere baitan. Herrialde mailan, maltusianismotik gainpopulazioari aurre egiteko proposatzen diren neurri nagusia da, eta modu zorrotzean burutu zen Txinan XX. mendearen bukaeran.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, birth control; gaztelaniaz, control de natalidad.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Biztanle dentsitatea (populazio dentsitatea)Biztanle-dentsitatea edo populazio-dentsitatea erreferentziazko eremu batean (hiri, eskualde edo herrialdea) lurraren azalerako unitate bakoitzeko dagoen biztanleria da, biztanleria lurraldean no banatzen den aztertzeko erabiltzen dena. Adibidez, 500.000 km…
DemografiaDemografia giza populazioen ikerketa zientifikoa da, bereziki haien adin- eta sexu-banaketa, bizitokia, egoera zibila, familietan nola biltzen diren, hezkuntza-maila eta jarduera. Bestalde, giza populazioak era estatikoan (une jakin…
Familia-plangintzaFamilia-plangintza nahi gabeko haurdunaldiak ekidin, bilatutako haurdunaldiak erraztu eta haurrak noiz izatea erabaki eta bideratzen duten neurrien multzoa da, indibidualki nahiz familiaren baitan erabateko askatasunez hartutakoak, behar denean…