Demografia


KategoriakSoziologia

Demografia giza populazioen ikerketa zientifikoa da, bereziki haien adin- eta sexu-banaketa, bizitokia, egoera zibila, familietan nola biltzen diren, hezkuntza-maila eta jarduera (ikus, gainera, biztanleria). Bestalde, giza populazioak era estatikoan (une jakin batean) zein dinamikoan (denboran zehar) azter daitezke. Ikuspuntu dinamikotik, giza populazioen aldaketak hiru faktore hauengatik soilik aldatzen dira: jaiotzak, heriotzak eta migrazioak. Populazio-zentsuak antzinatik egin badira ere,  demografia zientifikoaren hastapena XVII. mendeko Londresen izan zen, non John Graunt-ek hiriko heriotzak eta jaiotzak aztertuz populazioaren tamainari buruzko inferentziak egin zituen; beranduago Edward Halley-ri zor zaio lehen heriotza-taularen eraketa. Demografiak eragin zuzena du gizarteko hainbat arlotan; adibidez, demografiaren eta ekonomiaren lotura Thomas Malthus-ek (1766-1834) egin zuen lehen aldiz, giza populazioaren mugarik gabeko hazkundeak pobretzea eta azkenean hondamendia ekarriko zuela aurresanez.

Ikus, gainera

237 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.