Hazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoa enpresak ekoizpena eta salmentak gehitu eta merkatuak zabaltzeko dituen bi moduak dira. Hazkundea organikoa dela esaten da enpresak hazteko inbertsioak enpresan bertan egiten…

Burgesamendua, aburgesamendua edo burgestea soziologo batzuengandik plazaraturiko hipotesia da, bereziki marxismotik adierazia, zeinaren arabera industria aro ondoko gizarte batean, industria aroan klase langilea osatzen zuten langileak lepo zuriko langile bilakatu eta beheko klaseetatik klase ertain eta goi klaseak osatzera igaro eta burgesiaren atala bilakatzen diren, klase kontzientzia galduta. Fenomeno hori bereziki XX. mendeko azken hamarkadetan kokatzen da, industriaren gainbeherarekin eta zerbitzu sektoreen gailentzearekin batera, hazkunde ekonomikoaren eta bizitza maila handitzearen ondorioz. Aurkako prozesua proleritarizazioa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, embourgeoisement; gaztelaniaz, aburguesamiento.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.