Hazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoa enpresak ekoizpena eta salmentak gehitu eta merkatuak zabaltzeko dituen bi moduak dira. Hazkundea organikoa dela esaten da enpresak hazteko inbertsioak enpresan bertan egiten…
Demografian, biztanleriaren hazkunde begetatiboa, berezko hazkundea edo hazkunde naturala, berezko saldoa edo saldo naturala ere deitua, eskualde bateko jaiotza kopurua (ikus, jaiotza-tasa) ken heriotza kopurua da. Tasa moduan ere adierazi ohi da, hau da, 1000 biztanleko batebestekoa eginez Migrazio-saldoarekin gehituz (immigrazioa ken emigrazioa), hazkunde demografiko totala ematen du. Jaiotza kopurua heriotza kopurua baino handiagoa bada, berezko hazkundea positiboa dela esaten da, eta heriotzak jaiotzak baino gehiago direnean, negatiboa.
Hiztegia: ingelesez, natural increase; gaztelaniaz, crecimiento vegetativo, crecimiento natural.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.