Ziklotimia edo nahasmendu ziklotimikoa aldi luzeetan zehar gogo-aldarte depresiboak, normalak eta euforikoak aldizkatu egiten dituen nahasmendu mentala da, nahasmendu bipolarra baino arinagoa, aldi depresibo eta maniakoak izatera heldu gabe…

Hazkunde organikoa eta hazkunde inorganikoa enpresak ekoizpena eta salmentak gehitu eta merkatuak zabaltzeko dituen bi moduak dira. Hazkundea organikoa dela esaten da enpresak hazteko inbertsioak enpresan bertan egiten dituenean, enpresako bertako baliabideak eta ahalmenak erabiliz, barneko nahiz finantzazioarekin. Hazkundea inorganikoa dela esaten da enpresak beste enpresa batzuekin elkartuz egiten denean, hala nola fusio eta absortzio edo xurgatzeen bitartez.
Hazkunde organikoa motelagoa da hazkunde inorganikoa baino, baino abantaila gisa hazkunde organikoa iraunkorragoa izaten da, operatiboki nahiz finantzaren aldetik, arrisku txikiagoak ditu eta enpresaren independentzia eta autonomia bemratzen ditu.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.