Behe mailako ondasunak oinarrizko beharrak asetzen dituzten ondasunak dira, bereziki errenta txikia duten gizabanako eta familiek kontsumitzen dituztenak; hala nola, ogi eta esne arrunta edo patatak. Behe mailako…
Kapital-ondasunak inbertsio gisa etekinak eskuratzeko baliatzen diren ondasun eta aktibo iraunkorrak dira, haiek berez sortzen dituzten etekinen bitartez (alokairuak ondasun higiezinen kasuan esaterako, interesak eta dibidenduak aktibo finantzarioen kasuan eta plusbaliak aktibo eta ondasun horiek besterentzean) edota ekoizpen-prozesu batean ekoizpen-faktore moduan erabilita produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko. Kontsumoko ondasunak edo azken kontsumoko ondasun edo produktuak, berriz, familiek euren beharrak asetzeko erosten dituzten ondasunak dira, haietatik etekinak ateratzeko asmorik gabe, epe laburrekoak (janaria, adibidez) nahiz epe luzekoak (garbigailu bat, esaterako).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, bienes de capital y bienes de consumo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.