Lehengaiak


KategoriakEkonomia

Lehengaiak naturatik eskuratzen diren materialak dira (ikus, baliabide naturalak) zuzenean baliatzeko (adibidez, ikatza eraikinetako berokuntzarako erabiltzen denean, edateko ura) edo ekoizpen-prozesu batean integratuta (zura, altzariak egiteko), horiek eraldatuz, beste lehengai eta pruduktuekin konbinatu, eta produktu berriak sortzeko (burdina, adibidez). Izenak adierazten duen bezala (lehengaiak: lehen gaiak) jarduera ekonomikoaren lehen maila batean dauden materialak dira.

Irizpide batzuk daude lehengaiak bereizteko: alde batetik, lehengai naturalak (petrolioa, zura, ...) eta artifizialak (altzairua, plastikoa, papera) bereizten dira, eta bestetik, lehengai berriztagarriak (zura, ura) eta berriztagaitzak (petrolioa, mineralak) ere baditugu.

Ekonomiaren eta kontabilitatearen ikuspegitik berriz, lehengaiak ekoizpen-prozesuaren baitan eraldaketa edo transformaziorako materialak dira, produktu bukatuen osagai gisa erabiltzen direnak.

Ikus, gainera

200 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.