Palanka-efektu finantzarioa (balankamendu finantzarioa)


KategoriakEnpresa

Palanka-efektu finantzarioabalankamendu finantzarioa edo  apalankamendu finantzarioa inbertsio bat aurrera eramatean zorpetzeak, kanpoko finantzazioa baliatzea alegia (kapital edo funts propioak erabili ordez), errentagarritasuna gehitzearen efektua da. Hain zuzen ere, inbertsioaren errentagarritasuna zorpetzearen interes-tasa baino handiagoa denean, gehiago inbertitzea komeni da, lortutako mozkinek zorpetzeagatik ordaindu beharreko interesak aski eta sobera estaltzen dituztelako, konstante mantentzen diren funts propioei buruzko errentagarritasuna gehituz. Beraz, kasu horietan kanpoko finantzazioak palanka moduan eragiten duela esan daiteke (hortik palanka-efektu izena), errentagarritasuna bidertu egiten direlako zorpetzeari esker.

Hala eta guztiz ere, palanka-efektu finantzarioa baliatzeak badakar arriskurik: enpresa gehiegi zorpetzen bada, bere kaudimena kolokan suerta daiteke, azkenean porrotera ere helduz; hala balitz, hartzekodunak lirateke legez enpresaren aktiboak eskuratzen lehenak, eta enpresaren bazkideak azkenak. Palanka-efektua gehiegi erabiltzeak bazkide eta inbertitzaileen arrisku finantzario gehitzen du, beraz.

Adibidea

Anak bere 100.000 euroak baliatzen ditu 100.000 euroko etxe bat erosteko. Etxe erosteko zorpetzen ez denez, ez du palanka-efektua baliatzen. Etxearen prezioa %25 gehitzen da urtebetean, hau da 125.000 eurokoa da. Une horretan etxea salduko balu, 25.000 euro irabaziko lituzke, hots, 25.000/100.000=%25eko errentagarritasuna eskuratuko luke.

Beñatek ere 100.000 euro ditu, baina beste 100.000 euro hartu ditu zorretan, %10eko interesarekin, 200.000 euroko etxe bat erosteko. Zorpetu denez, palanka-efektua baliatzen ari da. Urtebetera etxearen prezioa %25 gehitzen da, eta etxea saldu egiten du. Salmenta prezioa 200.000\times1.25=250.000 eurokoa da. Zorra ordaintzen du: 100.000\times1.10=110.000 euro, eta bere 100.000 euroak ere berreskuratzen ditu, irabaziak beraz 250.000-110.000-100.000=40.000 eurokoak dira. Errentagarritasun-tasa 40.000/100.000=%40 da.

Ikusten denez, palanka-efektuari esker irabazi-tasa edo errentagarritasuna handitu egiten da.

Ikus, gainera

 

355 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.