Kaudimena (solbentzia)


KategoriakEnpresa

Kaudimena edo solbentzia enpresak bere zorrak dagokien epemugan kitatu edo ordaintzeko ahalmena, epe luzera nahiz laburrera, bere jardunean trabarik sortu gabe. Maiz likideziarekin batera aztertzen da:  likidezia epe laburreko kaudimena dela esan liteke, epe laburreko zorrak ordaintzeko ahalmena; kaudimena zor guztiak, epe laburrera nahiz luzera, enpresako aktiboekin ordaintzeko ahalmena den bitartean. Enpresa edo pertsona fisiko bat kaudimenik ez duenean, kaudimengabea dela edo kaudimengabezia egoeran dagoela esaten da.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, solvency; gaztelaniaz, solvencia.

162 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.