Behaketa zentzumenen bitartez errealitateari buruzko datuak edo bestelako informazioa jasotzea da. Behatzailea behaketa egiten duena da. Eguneroko behaketan, zentzumenetatik jasotzen duguna ez da planifikatzen, baino behaketa metodologia zientifiko moduan erabiltzen denean, oso garrantzitsua da informazioa modu sistematiko batean jasotzea, jasotzen den informazioa homogeneoa, ordenatua eta baliagarria izan dadin. Halaber, saiatu behar da behatzailearen efektua jasotzen den informazioan ahalik eta eragin txikiena izatea, hots behaketa ahalik eta objektiboenak izaten.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
InduktibismoaInduktibismoa XVI-XVIII. mende bitartean izandako Iraultza Zientifikoaren garaian Francis Bacon-en (1561-1626) eskutik sortu eta garatutako korronte epistemologikoa da, behaketaz eta saiakuntzaz eskuraturiko datuetatik indukzioa baliatuz zientzia aurreratzeko metodo…
Behaketa-ikerketakBehaketa-ikerketak edo behaketazko ikerketak informazioa errealitatetik zuzenean hartzen duten ikerketak dira (ikus gainera, behaketa), errealitate horretan eskuhartzerik gabe edota ahalik eta eskuhartze txikienarekin, saiakuntza edo esperimentazioa burutu gabe.…
Behaketa partehartzaileaGizarte zientzietan, behaketa partehartzailea ikerketa teknika kualitatiboa da, non ikertzailea ikertu nahi duen gizarte eremuan murgildu eta behatu edo ikusten duenaren deskribapen zehatz sistematiko eta egituratua egiten duen,…