Gizarte zientzietan, behaketa partehartzailea ikerketa teknika kualitatiboa da, non ikertzailea ikertu nahi duen gizarte eremuan murgildu eta behatu edo ikusten duenaren deskribapen zehatz sistematiko eta egituratua egiten duen,…

Behaketa-orria edo behaketa fitxa pertsona, izaki bizidun, gauza, toki, gertaera edo egoera bati buruzko informazio eta datu bilketa homogeneoa, sistematikoa eta indibidualizatua egiteko erabiltzen den tresna da, gehienetan galdetegi eta beste beharreko koadro moduan eratua. Arlo anitzetan erabiltzen da, ikerkuntzan, administrazio publikoan, enpresan zein eskolan. Horren helburua kasu indibidualei buruzko informazio zehatza jaso eta horiek bilduz fenomeno bat ezagutzea da, erabaki hartzea modu objektiboan egin edota behaketa orrian jasotzen den informazioa baloratuz gero, ebaluazioa egiteko, hala nola eskolan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, hoja de observación, ficha de observación.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.