Operazionalizazioa eta definizio operazionala


KategoriakPsikologia

Bereziki gizarte zientzien ikerketari buruz, operazionalizazioa (aldagaien operazionalizazioa) edo operatibizazioa konstruktoak, atributuak eta kontzeptuak, orokorrean kontzeptu teoriko bat, zehatz definitu eta nola neurtu behar diren ezartzea da, datuak modu homogeneoan jaso eta haiek koherentziaz aztertu ahal izateko, egoera eta elementu heterogeneoak nahastu gabe. Adibidez, eskola-absentismoaren definizio operazionala eskolara etorri ez den egun kopuruaren bitartez jaso daiteke. Operazionalizazioa fase batzuetan zehar garatzen da: (i) neurtu nahi den kontzeptu edo fenomenoaren definizio zehatza ematea, (ii)  horren dimentsio edo alderdiak berezitea; hain zuzen, konplexua delako burutu nahi dugun aztertu nahi dugun fenomenoaren operazionalizazioa, (iii) dimentsio horiek jasotzen dituzten adierazleak jasotzea, horien neurketa-eskala ere zehaztuz (iv) fenomenoaren neurria emateko adierazleak bateratu egin behar dira. Prozesuaren bukaeran konstruktoaren definizio operazionala lortuko da, datuak jasota, aldagai estatistiko bilakatu eta aztertzeko modukoa izango dena.

Ikus, gainera

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.