Datuak populazio edo multzo bateko elementu bati buruz neurketa edo bereizgarri bat adierazten duen informazio-unitateak dira, gerora prozesatu eta aztertu daitezkeenak. Metadatuak datu, datu-multzo eta dokumentuei buruzko informazioa ematen…

Behaketa-ikerketak edo behaketazko ikerketak informazioa errealitatetik zuzenean hartzen duten ikerketak dira (ikus gainera, behaketa), errealitate horretan eskuhartzerik gabe edota ahalik eta eskuhartze txikienarekin, saiakuntza edo esperimentazioa burutu gabe. Saiakuntzaren aldean, behaketa ikerketak ikertzaileak kontrol-aldagaiak edo aldagai independenteak kontrolatu ezin dituelako justifikatzen dira, edota kontrol-aldagai horiek aplikatzea zilegitzat edo komenigarritzat jotzen ez delako. Adibidez, pertsonengan dietak duen eragina aztertu nahi denean, ezinezkotzat hartzen da pertsona talde bati epe luzean dieta jakin batzuk betearaztea, gero dieta horren ondorioak aztertzeko; aukera moduan, jadanik eta euren kabuz dieta jakina jarraitzen duten pertsonak behatu egiten dira, eta hortik behaketa-ikerketa hitza, dieta horien eraginak aztertzeko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, observational studies; gaztelaniaz, estudios observacionales.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.