Ikerketa batean, behaketa-unitatea behatu eta haren gainean informazioa edo datuak jasotzen diren elementua da. Adibidez, ikasleen kalifikazioak jasotzen badira, behaketa-unitatea da ikaslea da, eta eskoletako ikasle kopuruak jasotzen…
Behaketa ez-partehartzailea fenomeno bat bertatik bertara behatu eta ikertzeko informazio-bilketa prozedura da, bereziki psikologian, soziologian eta antropologian erabilia, non ikertzaileak kanpotik behatu eta jasotzen duen informazioa, fenomenoaren egoeran parte hartu gabe, ikertutako talde eta banakoekin interakziorik izan gabe eta beraz behaketa-jardueraren eragina minimotuz. Horren adibide garbiena izango litzateke pertsona edo talde baten portaera ispilu itxurako beira baten bestaldetik behatzea, pertsona horiek ez dakitelarik behatuak izaten ari direla. Behaketa ez-partehartzailearen komenientzia agerian geratu zen Hawthorneko esperimentuetan, non langileek produktubitatea hobetu zuten, baina behatuak izaten ari zirela bazekitelako. Abantaila gisa, behaketa ez-partehartzaileak erabateko objektibotasuna jasotzen du, baina beste alde batetik, eragozpen gisa, egoeran integratuta atzemango liratekeen alderdi eta interpretazio bereziak ezkutuan geratzen dira, eta beraz erredukzionista izan daiteke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, non-particpant observation; gaztelaniaz, observación no participante.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.