Erredukzionismoa fenomeno edo entitate baten ezagutzara horren elementuak eta horien arteko erlazioak soilik aztertuz heltzen dela aldezten duen ikuspuntu epistemologikoa da; adibidez, fisikalismoa, non fenomeno psikologikoak era fisiologikoan soilik aztertzen diren; mekanizismoa, sistema baten funtzionamendua kausalitate hutsaren bitartez azaltzen duena, logizismoa, non matematika guztia termino logikoetan azaldu nahi den, eta atomismoa paradigma erredukzionistak dira. Erredukzionismoaren aurka emergentzia fenomenoak aipatzen dira, sistema bateko osagaietatik haraindi azaltzen direnak eta holismoaren ikuspuntutik azaldu behar direnak, fenomenoak bere osotasunean aztertuz. Adiera arruntean, erredukzionismoa fenomeno bat era sinpleegian azaltzeari deritzo, hala nola analogia erabiliz.
Loturiko artikuluak
Paradigma zientifikoak (zientzia-paradigmak)Paradigma zientifikoak edo zientzia paradigmak Thomas Samuel Kuhn (1922-1996) zientziaren filosofoak zientziaren filosofiaren garatu zuen teoriaren baitan garatutako kontzeptua da. Bere esanetan, paradigmak garai bateko zientzialariek haien jakintza-arloan…
FisikalismoaFisikalismoa materialismoaren aldaera da, mundu osoa termino fisikoetan emana zaigula adierazten duena, eta ez soilik termino materialetan. Positibismo logikoaren baitan sortutako kontzeptua da, baliozko jakintza behagarria den errealitatera…
EmergentziaEmergentziaren teoriaren arabera, sistema konplexuek (organismo bizidunak, adibidez) haien osagai eta ataletatik erator ezin daitezkeen propietateak dituzte, propietate emergenteak alegia, soilik ikuspuntu global, sistemiko edo holista batetik azal daitezkeenak.…