Hawthorne efektua


KategoriakSoziologia

Hawthorne efektua pertsonekin egindako esperimentuetan jaso den erreaktibitate-efektu bat da, non pertsona horien emaitza edo errendimendua esperimentatzen den faktorea aldatuta zein aldatu gabe  hobetu egiten den, kontrol-taldean zein tratamendu-taldean alegia, besterik gabe esperimentuan parte hartzeagatik motibatuago egoteagatik. Efektua 1920 eta 1930eko hamarkadetan egindako Hawthorneko esperimentuetan jaso zen, non langileen produktibitatea gehitu egin zen aztertuko langile taldeetan, inguruko kondizioak aldatuz zein aldatu gabe. Hawthorne efektua ikusita, urte haietan garatzen ari zen Gizarte Harremanen Eskolak langileen motibazioak, bereziki autorrealizazioa eta talde barruko integrazioa, produktibitatearekin erlazio zuzena zuela baieztatu zuen. Geroztik bereziki lan-psikologiaren eta lan-antolaketaren eremuan aipatutako efektua izan da, baina saiakuntza klinikoetan ere jaso da, esperimentuetan parte hartze soilak osasun-egoeraren hobekuntza ekarri izan duela ikusita. Dena den, ustezko Hawthorne efektuaren hiri-kondairatzat jo izan da batzuen aldetik, Hawthorneko esperimentua behar bezain zorrotz burutu ez eta jasotako datuek efektuaren ebidentzia argirik azaltzen ez dutelako.

Ikus, gainera

237 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.