Autofinantzaketa (barne finantzaketa)


KategoriakEnpresa

Autofinantzaketa, autofinantzatzea edo autofinantzazioa, barne finantzaketa edo barne finantzazioa ere deitua, enpresak bere baliabide propioekin egiten duen finantzaketa da, kanpoko finantzaziorik gabe egiten dena, hots mailegu edo krediturik gabe, finantza merkatuak eskaintzen dituen tresnak (bonoak, obligazioak) baliatu gabe, edota bazkide eta akziodunen ekarpen gehigarririk gabe. Amortizazio ekonomikoa, hornidurak eta funts propioak (erreserbak, horien artean) dira autofinantzaketarako baliabide nagusiak. Halaber, esan daiteke autofinantzaketa enpresaren pasibo ez galdagarria dela. Beste finantzaketa-iturrien aldean, autofinantzaketak abantaila hauek ditu: finantza-gastuak txikiagoak dira, interesak ez baitira ordaindu behar, eta enpresaren kaudimena (zorrak hartu eta ordaintzeko ahalmena) handitu egiten da.

Ikus, gainera

 

197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.