Arrazoibideak


KategoriakFilosofia

Arrazoibidea edo arrazoiketa, batzuetan arrazonamendu ere deitua, eragile adimendun batek ezagutza eratzeko erabiltzen duen prozesu kognitiboa da, esperientziatik jasotako informazioa bilduz eta logika erabiliz prozesatuz. Arrazoibidea egunerokoan darabilgun zerbait da, adibidez egunero jaiki, eguraldia ikusi eta nolako arropa jantzi behar dudan erabakitzeko,  eta baita ere zientzia garatzeko modua da, arrazoibideak metodo zientifikoan txertatuz.

Arrazoibideak garatzeko estrategia edo modu asko daude. Sailkapen baten arabera, arrazoibide deduktiboa eta arrazobide induktiboa bereizten dira. Arrazoibide deduktiboan, egiazkotzat hartzen diren proposizioetatik proposizio horiekin koherenteak diren konklusioak ateratzen dira inplikazio logikoa erabiliz (adibidez, 10 euro ditut patrikan, 20 euroko jertse polit bat ikusi dut dendan; beraz, jertsea ezin dut orain erosi). Arrazoibide induktiboan berriz, kasu partikularrak behatuz konklusioak ateratzen ditugu kategoria orokor bati buruz (Donostian 10 egun eman ditut abenduan eta egunero egin du euria; beraz, Donostian eguraldi txarra egiten du abenduan).

Beste hizkuntzetan: ingelesez, reasoning; gaztelaniaz, razonamiento.

Ikus, gainera

 

240 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.